Final lehiatua eta ikusgarria espero da

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko uztailaren 24a

Behar Zana pilota elkarteak antolatzen duen Antton Pebet Oroimenezkoa - Santio Txapelketaren finala Canabal-Garmendia (Oberena-Lapke) eta Rekalde-Alduntzin (Txumuluxueta-Zugarralde) bikoteek jokatuko dute.

Finala igande honetan izango da, hilaren 28an, 17:00etan hasiko den jaialdian, Villabonako Udal Pilotalekuan. Lehenengo partidan, Santiotako Nagusi Mailako Pala Txapelketaren finala izango da jokoan. Bertan, Arregi-Mendigain eta Luisa-Otaegi bikoteek jokatuko dute. Bigarrengoan Antton Pebet Oroimenezkoa - Santio Txapelketaren finala jokatuko da. Jaialdia Behar Zanaren Youtube-ko kanaletik emango da.

Pilotako beste bi final jokatuko dira Santio jaien barruan. Astelehenean izango da, 18:00etan, Olaederrako pilotalekuan. Frontenisean banaka Iker Aburuza eta Aratz Luisa ariko dira. Eskuz binakako txapelketa herrikoian, berriz, Sorrondegi-Altzelai eta Mujika-Esnaola.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!