Pilota jaialdi betea Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko ekainaren 14a

Behar Zanako pilotariak Villabonako Udal Pilotalekuan ariko dira jokatzen, bihar larunbata, 10:00etan hasiko den jaialdian.

Lehendabizi, Gipuzkoako Lau eta Erdiko finalerdia jokatuko du Behar zanako Miriam Arrillagak Etxegarairen aurka. Bigarren partidan, kadeteko hirugarren mailan, lau eta erdian, Behar Zanako Inhar Aizpuru eta Xabier Lakarra elkarren aurka ariko dira. Ondoren, Aitor Larrartek hirugarren mailako finala jokatuko du jubenil mailan. Azkenik, Udaberri Txapelketan, infantilen lehen mailan, Lander Caballero eta Beñat Eizagirre elkarren aurka ariko dira.

Bihar ere, Gasteizen, Behar Zanak kluben arteko txapelketaren finalerdia jokatuko du Txukun lakua klubaren aurka. Alebinetan Muxikak eta Artolak jokatuko dute, Zufiriak eta Illarramendik infantiletan, eta Otaegik eta Zufiriak kadeteetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!