Final ugaritan izan dira Behar Zanako pilotariak

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko ekainaren 13a

Euskal Ligan irabazi egin dituzte txapelak, eta emakumezkoetan hiru final jokatu dituzte eta hirurak galdu.

Adur Otaegik, kadete izanik, Euskal Ligan buruz buruko txapelketa irabazi du jubeniletan, Abadiñon. Jubeniletan ere eta Euskal Ligan, binaka txapela irabazi zuten Iparragirrek eta Aranburuk, Iruran.

Bestalde, emakumezkoetan, Mallabian egiten den Biharko Izarrak txapelketan Miren Larrartek finalean ezin izan zuen irabazi, 22-21 galduz. Nafarroako Komunitatearen Txapelketan, Itxaso Erasunek elite mailako finala jokatu zuen binaka, Garairekin batera jokatuz, eta ezin  izan zuten irabazi. Txapelketa horretan, pilota goxuarekin, Zumeta eta Martinez bikoak ere galdu egin zuen finala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!