2024-2025 ikasturterako pilota eskolan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko maiatzaren 17a

Behar Zana pilota elkarteak dagoeneko zabaldu du datorren denboraldian pilota eskolan izena emateko aukera.

Elkartetik azaldu dutenez, «berriro ere, Villabonako futbol taldeko eta Eskola Kiroleko ordutegiak kontutan hartzen saiatu gara eta ahalik eta ordutegi egokiena eskaintzen saiatuko gara». Informazio guztia eta izena emateko lotura bere web orrian dago: https://beharzana.eus/ekintzak/

Ordutegiak ahalik eta zehatzen izan daitezen, «ezinbestekoa» dutela diote «pilotan jarraitu eta hasi nahi dutenen izena datorren maiatzak 31rako ematea». Izen ematearen arabera, maila ezberdinetan talde 1 edo 2 izango diren ikusi ondoren,  ekainaren erdialderako ordutegi zehatzak zeintzuk diren esango da. Edozein zalantza argitzeko, beharzanapelota@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!