Larrartek eta Arrillagak GRABNIko finala jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko maiatzaren 3a

Aste honetan gure pilotariek 49 pilota partida jokatuko dituzte. Esanguratsuena Miriam Arrillagak eta Miren Larrartek, Gipuzkoa ordezkatuz jokatuko duten GRABNIko finala eskuz binakakoa izango da. Bizkaiko Aldai-Arrizabalaga bikote sendoaren aurka jokatuko dute.

Oso esanguratsua ere noski herriarteko txapelketan Amasa Villabona eta Adunako herriak ordezkatuz jokatuko dutena aste honetan Zufiria anaiek, Aitor Larrartek, E. Aranburu eta Iraolak, Pello Aranburuk, Cestau anaiek, Inhar Iparragirrek, Olasagastik eta Iker Aburuzak. Aranburu anaiek hala jokatzekoa zuten jubenil mailan joko garbian Iparraldekoen aurka, baina ez dira aurkeztuko iparraldekoak.

Txapelketa pribatuei dagokienez, Oñate, Zufiria eta Otaegi kadeteek, eta Cestau eta Jon Erasunek nagusi mailan Usurbilgo txapelketan jokatuko dute ostiralean eta larunbatean. Joanes Cestauk Zornotzako Master kaiolan jokatuko du igandean.

Gure pilotarien egutegi eta partida guztiak Beharzana.eus web orrian ikusgai.

Eta aste honetan hasiko da Ataria Pilota Topaketa. Benjamin B , Benjamin A, Alebin, paletaz eta infantilak eskuz arituko dira. Txapelketa honen egutegiak Beharzana.eus web orrian, Ekintzak eta pilota topaketak atalean, topatuko dituzue.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!