Otaegi eta Iraola Gipuzkoako txapeldun, kadeteetan

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2023ko abenduaren 28a

Aldazabal ahizpek txapela tanto bakarrera izan zuten. 30-29 galdu ondoren, txapeldunorde geratu dira.

Partida ederra jokatu dute paletaz jubenilen mailan lau finalistek. Entrenamendu kideak guztiak, 30-29 irabazi dute Txulobiko Irati Aranburu eta Alaitz Navarrok. 29-27 aurretik izan dira Behar Zanako Haizea eta Araitz Aldazabal ahizpak baina azkenena Adunako taldekoek irabazi dute.

Partida errazagoa izan dute Adur Otaegi eta Markel Iraolak Gipuzkoako kadeteen binakako 2. mailako finalean. Otaegik atzo eskuz banaka lehen mailako finalerdietan Azkoitiko Etxanizen aurka 9-9 berdindua izan arren, urduritasuna tarteko ezin izan zuen irabazi. Gaur 22-4 irabazi dute Markel Iraolak eta biek Oiartzungo Oiarpekoen aurka. Partidan osoan zehar gehiago izan dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!