Asteburu honetan 9 partida jokatuko dira Villabonan Gipuzkoako eta Udaberri txapelketei dagozkienak

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2022ko otsailaren 10a

Txapelketa guztiak kontatuta 35 partida ezberdinetan Behar Zanako ordezkariak egongo dira jokatzen. 

Ostiralean 18:30ean hasita, eta larunbat goizean 11:30ean eta arratsaldean 16:00etan hasita, hiruna partida jokatuko dira.
 
Ostiralean Aratz Luixak nagusien 1. mailan paleta gomaz banaka 7 barruan finalerdia jokatuko du Errenteriako Batzokiko taldeko Aranbururen aurka.
 
Bestetik, Gipuzkoako trinket txapelketari dagokionez, ostegunean Irurako trinketean eskuz binaka Maizwk eta Esnaolak partida izango dute 20:00etan. Larunbat goizean, berriz, nagusien 2.mailan, Lizasok eta Aburuzak Hernaniko bikotearen aurka jokatuko dute, eta igande goizean, berriz, Iraola eta Olasagastik Huizi eta Urruzola Usurbilgo bikotearen aurka jokatuko dute.
 
Aiztondo Topaketari dagokionez, asteburu honetan jokatzen hasiko dira Behar Zanako pilotariak. Aurrebenjaminek Alkizan eta palaz neskek Adunan jokatuko dute, igandean eta ostiralean hurrenez hurren. Guztira, aurrebenjaminetatik hasi eta infantil maila bitartean Behar Zanako 42 pilotarik parte hartuko dute.
 
Amaitzeko, Adur Otaegi infantilak Zizurko txapelketan aurrera jarraitzen du eta igande goizean jokatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!