Irailean berriz ireki da Behar Zana pilota taldean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2021eko irailaren 2a

2015ean edo lehenago jaiotako haurrek eman ahalko dute izena. Ikasturte hasiera irailaren 13an izango da.

Errebotean, eskuz, joko garbian, palaz, trinketean... jokatzeko aukera izango da. Izena emateko lotura honetan sartuta egin daiteke: https://labur.eus/BZ21-22

Bestalde, emakume taldean palaz aritu nahi dutenentzat ere orain da aukera izena emateko. Horretarako beste lotura honetan sartuta egin daiteke: https://labur.eus/PALA21-22

Informazio gehiago edota zalantzak argitzeko beharzanapelota@gmail.com helbidera idatzi edo 600 375 352 telefono zenbakira deitu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!