Partiduz betetako asteburua izango dute Behar Zana PE Pelota Elkarteko pilotariek

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2021eko maiatzaren 14a

Iraola eta Aburuza jubenilen larunbateko trinketeko finala izango da garrantzitsuenetakoa.

Gipuzkoa Pilotak antolatutako txapelketa ofizialei dagokienez:

Atzo, Iraola eta Izagirrek 22-8 galdu zuten Intxurreko Altuna eta Uzkudunen aurka Villabonan jubenilen 1. mailako Udaberri txapelketaren baitan.

Gaur, Behar Zana taldeko Andoni Olasagastik, Iker Aburuzak eta Inhar Iparragirrek Aduna ordezkatuz Gipuzkoako Herriarteko txapelketa jokatuko dute, eskuz, Ataunen aurka.

Larunbat goizean, 10:30ean eta Bear Zana pilotalekuan, Behar Zanako nagusi mailako pilotariek (Ayerza, Otaño, Karrera eta Maiz) Amasa-Villabonako herria ordezkatuz Gipuzkoako Herriarteko Paleta goma txapelketaren baitan jokatuko dute Anoetaren aurka.

Larunbat eguerdian, Irurako trinketean Gipuzkoako nagusien Xare txapelketaren barruan Joxi Lopetegik eta Sebastian Sebas Moncadak Ametsaren aurka jokatuko dute. Larunbat eguerdian ere, Lizartzan Tolosako bikotearen aurka jokatuko dute Eñaut Aranburuk eta Koldo Jauregik Udaberri Sariko jubenil 1. mailan.

Larunbat arratsaldean berriz, 16:00etan, Irurako trinketean Aburuza eta Iraolak jubenil 1. mailan Gipuzkoako trinkete finala jokatuko dute Hernaniko Arluziaga eta Apaolazaren aurka.

Igandean berriz, Udaberri txapelketaren nagusien 1. mailan baitan Iñaki Lizasok eta Jon Urbietak Oiartzungo Oiarpetaldeko Barandiaran eta Zakainen aurka jokatuko dute Villabonako Bear Zana pilotalekuan goizeko 11etan.

Euskal Ligari dagokionez, igandean ere jubenilen 1.mailan Olasagastik eta Oier Aranburuk Aramaion, Aramaio Pilota Elkarteko bikotearen aurka jokatuko dute.

Espainiako txapelketei dagokienez:

Gaur arratsaldean, Espainiako eskuz banakako trinkete txapelketaren baitan, Eneko Maizek Esteribar taldeko pilotariaren aurka jokatuko du eta jarraian, Arkaitz Esnaolak eskuz banaka Iruñeko Mendillorri trinketean Esteribarren aurka Pradejon taldeko pilotariaren aurka.

Asteburuan ere, Xare txapelketan, Mendillorrin ere, Lopetegi eta Moncadak Ametsa Aren aurka jokatuko dute.

Zorte on denei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!