Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako partidak

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2020ko urriaren 23a

Bi partida jokatuko dira, gaur, 19:30ean hasita, Bear Zana pilotalekuan. Lehenengoan, jubenilen 2. mailan, Behar Zana 2 (Iraola-O. Aranburu) eta Abantzu (Zestoa) lehiatuko dira. Bigarrengoan, nagusien lehen mailan, Behar Zana 2 (Urbieta anaiak) eta Oiarpe (Oiartzun).

Bestetik, Oñatin jokatuko dute gaur ere, 19:00etan hasita, jubenil lehen mailan ari diren Olasagasti eta Izagirrek eta jubenil 2. mailan dauden Aranburu eta Jauregik.

Bestetik, 1. mailako nagusien mailan Behar Zana 1ek (Lizaso-Maiz/Esnaola) ez agertzea egin behar du halabeharrez Soraluze taldearen aurka (Murua-Balerdi), Behar Zanako atzelariaren lesioagatik.

Oharrak Bear Zana frontoiko partidentzat:

  • Partidak zuzenean ikusteko aukerak gero eta txikiagoak dira Covid-19a dela eta. 
  • Frontoian sartzean gel hidroalkoholikoz eskuak garbitzea derrigorrezkoa da.
  • Musukoa ezin da inolaz ere kendu.
  • Ezin da pilotalekuan jan.
  • 1,5 metroko distantzia mantendu behar da ikusle batetik bestera.
  • Partidak ezin dira zutik ikusi. Eserita egon behar da nahitaez.
  • Epaile edo Behar Zanako arduradunen jarraibideei kasu egin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!