Behar Zana Pilota Taldearen aldeko jaia larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2019ko martxoaren 12a

Bi zati izango ditu festak, Behar Zana pilotalekuan egingo den topaketa eta kanpoaldean, Gudari plazan egingo den berdel dastaketa.

Pilota topaketa 10:00etatik 12:30era egingo da. 120 neska mutil arituko dira, Behar Zanako elkartekoak bertakoak asko eta Tolosa CF, Zizurkilgo Ziotza, Andoaingo Gazteleku eta Iparraldeko Hardoytarrak taldetatik etorritakoak. Horrekin batera, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño, Asteasuko Pello Errota eta Villabonako Zubimusu ikastolako eta Fleming herri eskolako haurrek, Eskola Kirolan aritzen direnek, osatuko dute zerrenda. Eskuz ariko dira gehienak eta gutxi batzuk palaz, eta gainera, Joko Garbi erakustaldia ere izango da.

Goiz osoan zehar, Getariako Elkano kofradiakoen laguntzaz, berdel dastaketa izango da. Berdela parrilan erreko da, eta Villabonako Hika txakolinarekin batera, Adunako Aburuza eta Zabala, Asteasuko Sarasola eta Astigarragako Irigoien sagardotegietako sagardoa dastatu ahal izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!