Behar Zana elkartekoen finalerdiak trinketean

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2019ko urtarrilaren 9a

Eneko Maiz, erdian, Behar Zana elkarteak egindako omenaldian munduko azpitxapeldun izateagatik.

Eneko Maiz billabonatarrak bihar jokatuko du eta Arkaitz Esnaola txaramarrak larunbatean.

Maizek Gipuzkoako lehen mailako buruz buruko finalerdia jokatuko du Usurbilgo Pagazpe klubeko Mikel Landaren aurka. Partida Irurako Ametsa trinketean, urtarrilaren 10ean, 21:15ean, izango da.

Esnaolak buruz buruko bigarren mailako finalerdia jokatuko du Errenteriako Eple elkarteko Chiapusoren aurka. Partida urtarrilaren 12an izango da, 18:00etan, Irurako Ametsa trinketean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!