Villabonako Santio jaiak 2018

Santio pilota txapelketako final-zortzirenetako binakako partidak, gaur eta bihar

Argazkian, joan den urteko finalistak

107 pilotari ari dira parte hartzen Behar Zana elkarteak Santio Jaiei begira antolatu dituen bost txapelketen artean.

Egunotan Behar Zana elkarteak antolatutako bost txapelketa ari dira jokatzen. Uztailaren 24an jokatuko dira final horiek guztiak, eta ordura arteko jokatu beharreko kanporaketetan ikusten ari diren maila ona azpimarratu dute antolatzaileek.

Olaederra kiroldegiko frontoian, esaterako, eskuz binaka txapelketa herrikoia eta banakako frontenis txapelketak ari dira jokatzen. Astelehen eta asteazkenero frontenis partidak jokatzen dira, eta guztira 13 parte hartzaile ditu. Astearte eta ostegunetan, berriz, eskuz binakako txapelketaren txanda izaten da. 9 bikotek eman dute izena.

Bear Zana pilotalekuan ari dira jokatzen gainontzeko hiru txapelketak. Emakumeen pala txapelketa ostiraletan jokatzen da, 7 bikoteren parte hartzearekin. Astelehen eta asteazkenetan, gomazko paletan 11 bikote ari dira jokatzen. Eta astearte eta ostegunetan, federatuen Santio pilota txapelketa dago jokoan, 20 bikoteren presentziarekin. Hain zuzen, txapelketa honetako finalak hilaren 27an jokatu dira, eta irabazleak Antton Pebet txapelketan jokatzeko txartela eskuratuko du.

Gaur eta bihar, nagusien mailako binakako txapelketako final zortzirenetako lau neurketa jokatuko dira. Hemen kartelera:

UZTAILAK 3, ASTEARTEA 19:00ETAN

1- ESKUDERO-ELIZEGI / JUARISTI-JUARISTI

2- CANABAL-ALDAVE / ORBEGOZO-OLIDEN

UZTAILAK 5, OSTEGUNA 19:00ETAN

1- URKIZU-LABAKA / JAUREGI-ARANBURU

2- BARANDIARAN-SANTXEZ / OLLO-MARIEZKURRENA

Final laurdenetan beste lau bikote dira partida horietako irabazleen zain: Lizaso-Esnaola (Behar Zana), iazko txapeldun Urmeneta-Urruzola (Eple-Atzapar), Apezetxea-Murgiondo (Azpeiti-Ilunpe), eta Urbieta-Aizpitarte (Behar Zana-Hernani).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!