Aiztondo Pilota Topaketako sei finalak, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2018ko apirilaren 25a

XXI. Aiztondo Pilota Topaketako txapeldunak larunbatean erabakiko dira. Jokatu beharreko sei finalak Asteasuko pilotalekuan jokatuko dira, larunbatean, 16:00etatik aurrera.

Topaketa Aiztondo mankomunitatearen eta Asteasu eta Villabonako udalen babespean gauzatu dute, eta parte hartu duten herrietako pilota taldeetako ordezkariek antolatu dute. Horrela, Alkiza, Aduna, Asteasu, Larraul, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo pilotariek jokatu dute, eta guztietatik hauek iritsi dira finaletara:

Aurre benjaminetan, eskuz, Larrarte-Plazak (Amasa-Villabona) Zufiria-Altunaren (Amasa-Villabona) aurka jokatuko dute.

Benjaminetan, eskuz, Otaegi-Lacarra (Amasa-Villabona) eta Zufiria-Galarraga (Amasa-Villabona) izango dira larunbateko finalistak.

Alebinetan, eskuz, Zabala-Aristeta (Aduna) eta Cestau-Iparragirre (Aduna) Txulobiko bikoteak iritsi dira finalera.

Infantiletan, eskuz, Aranburu anaiek (Amasa-Villabona) Lanzeta-Uitziren (Asteasu) aurka jokatuko dute.

Alebinetan, palaz, Garazi Altuna-Naroa Arretxe (Amasa-Villabona) eta Jone Agirre-Irati Tejeria (Aduna) dira finalistak.

Azkenik, infantiletan, palaz, Garazi Maiz-Itziar Sarasola (Asteasu) eta Naroa Izagirre-Jone Arrieta (Asteasu) izango dira lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!