Ekainaren 6an hasi eta astearte eta ostegunero jokatu den udako torneo honetan 24 bikotek parte hartu dute. Finalerdiak uztailaren 20an jokatuko dira Villabonan, 19:00etan hasita. Lehen partidan, Anso eta Alduntzinek Urmeneta eta Urruzola asteasuarraren aurka jokatuko dute, eta bigarren partidan berriz, Etxaniz eta Aranburuk Egiguren tolosarraren eta Arangurenen aurka.