Antton Pebeteko final laurdenak jokatu dira

Argazkiak: Egoitz Bengoetxea

IV. Antton Pebeten omenezko txapelketako final laurdenak jokatu dira asteburuan. Partidaz partidako kronika eta argazkiak jarraian

KADETEAK:

BAZTARRIKA-GARMENIDA 10
ALBERDI -APEZETXEA 22

Jaialdiko lehen partida honetan, Lazkaoko Baztarrika eta Garmendiak, Zizurkilgo Alberdi eta Goizuetako Apezetxearen aurka jokatu zuten. Errez gailendu ziren bigarrenak, batez ere, Apezetxeak emandako erakustaldiagatik. Izugarri jo zuen bi eskuekin. Pilota bizi astindu zuen eta Alberdik aukera asko izan zituen tantoa amaitzeko. Hala ere, Alberdik gehiago probestu beharko luke bere bikotearen joa eta jokoa. Bikote lazkaotarrak ahal zutena egin zuten maila maila oso txukuna eman zuten. Postura politeko bi pilotariak biak, pilotan oso txukun egin dezaketenak direla erakutsi zuten. Apezetxearen joak erabaki zuen partida.

EGIGUREN-MURUA 22
MATA-CUAIRAN 11

Bikote gipuzkoarra lehena, Azpeitia eta Arrasatekoak eta nafarrak bigarrenak, Iruñeko Oberena taldekoak. Gipuzkoarrak hasi eta buka nagusi izan dira. Egiguren mutil luzeak, dotore luzatu du pilota eta Muruak tantoa oso egoki bukatzen dakiela badaki. Matak aukera gutxi izan du. Ikusi da asko jokatzen duen pilotaria dela baina gaurkoan atzelariaren laguntza gehiago behar izango zuen.

JUBENILAK:

OIARBIDE-MARIEZKURRENA 22
IRAZUSTABARRENA-ANDUAGA 15

Andoaingo Gaztelekuko Oiarbidek eta Erreka taldeko Mariazkurrena nafarrak Intxurre taldeko Irazustabarrena alegiarraren eta Huarte taldeko Anduaga Lizarrararren aurka jokatu zuten. Oiarbide Matxainen ordez sartu azken azken uneko eskuko minen ondorioz. Eta baita ongi hutsunea bete. Txapelketan zuzenean sartzeko moduko maila eskaini zuen. Pilota bizi astindu eta partida irabazteko gogo handia erakutsi zuen. Mariazkurrena, bi beso luzeekin pilota dotore luzatu zuen eta partida erditik aurrera partida puskatu egin zen.

Anduagak pilota errazago galdu zuen eta Irazustabarrenak tantoa ezin bukatu egon zen.

ALBERDI-GASKUE 15
ANSO-ETXEBERRIA 22

Nafar eta gipuzkoar bana bikote bakoitzean. Alberdi azpeitiarrak Aizpuru zuen lagun hasera batean baino Aizpuruk bere ezina agertu ostean Gaskuek hartu du bere tokia. Beraien aurkari Burlatako Anso eta Etxeberria oiartzuarra aritu dira. Alberdi asko saiatu da alde guztietatik eta Gaskuek ahal zuenean lagundu dio, aurrean ordea bikote sendoa aurkitu dute. Etxeberriak gutxiago galdu du eta Ansok bizi bizi jokatu du. Bikote moduan gehiago izan dira eta finalerdietarako txartela lortu dute.

NAGUSIAK:

PERU LABAKA-GORROTXATEGI 15
ENEKO LABAKA -AIZPITARTE 22

Bete beteko partida espero zen 4 pilotari bikain hauen aldetik. Peru zizurkildarrak eta Gorrotxategi hernaniarrak Albizturko Eneko eta Hernanikoa ere den Aizpitarteren aurka jokatu zuten. Partidako protagonista Eneko Labaka izan zen. Izugarri jokatu zuen; pilota astindu batetik eta ongi amaitu bestetik. Gorrotxategi oso indartsu hasi zen, pilota asko luzatuz eta dena gozatuz, Partida aurrera joan hala, pilota zeken batekin Aizpitarte oso eroso egon zen eta Peruri tantoa amaitzea gehiago kostatzen zitzaion. Horrela, bikote irabazlearen aldea handitzen joan zen eta 22ra iritsi ziren.

ETXEBARRIA-ERREKA 15
UGALDE-TELLETXEA 22

Bete beteko partida izan da jaialdi itxi duen hau. Bizkaiko Nabarniz herriko Etxebarriak eta Behar Zanan jokatzen duen Ustaritzeko Errekak Ugalde oiartzuarraren eta Albizturko Telletxearen aurka jokatu dute. Ugalde, min hartua dagoen Lasoren ordez sartu da txapelketan eta bere lana dotore bete du.

Hala ere, partida ia amaierara arte oso berdindua joan da. Nahiz eta Ugalde eta Telletxea markagailuan aurretik joan partidaren zati handienean, bikote galtzailea gertu mantendu da. Telletxea pilota gogor astindu du eta Erreka defentsa lanetan ederki moldatu da. Ugaldek ere tanto ederrak egin ditu eta Etxebarria bizkaitarrak lan handia egin du. Bere gantxo bat epaileak txartzat jo duenean puskatu da partida. Zalantza handiko pilotakada izan da, ona eman zitekeena errepikapen ezean. 16-18 eta sakea eskuan izan zitekeena 15-19 izan da eta hala, zuzenean joan dira 22rarte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!