Santio Pilota Txapelketako finalerdiak, hurrengo astean

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2015eko uztailaren 8a

Behar Zanako Eneko Maiz eta Benito Erreka txapeldun geratu dira Usurbilen.

Villabonako Santio Txapelketan Nagusi Mailan partida hauek jokatuko dira hurrengo astean, final laurdenetan.


Uztailaren 14an, asteartean, 19:00etan: Urmeneta-Elola eta Loidi-Esnaolaren artekoa. Ondoren, Eskudero-Aranburu eta Lansalot-Medinaren arteko partida.


Uztailak 16, osteguna, 19:00etan beste bi partida jokatuko dira: Zugadi-Pujana Ortiz de Urbina anaien aurka eta Etxaniz-Santxez eta Quina-Mendiaren artekoa.


Bestalde, Eneko Maiz eta Benito Erreka txapeldun geratu dira Usurbilgo Pilota txapelketan, Bigarren Mailan jokatutako finala irabazita. Lehen Mailakoan Jon Erasun zizurkildarra izan zen txapelduna, Santxo aurrelariarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!