Santio txapelketetako izen emateak, zabalik

Urteak daramatzate Santio Jaietan pilota txapelketak antolatzen. Irudian, 2007ko finalistak

Pilota modalitatearen arabera izen ematea ezberdina izango da.

Urtero bezala aurten ere, Villabonako Santio jaien barruan eta Behar Zana Pilota Elkarteak antolatuta frontenis banaka, pala gomaz binaka, pasakan binaka eta nagusi mailan afizionatuen txapelketak jokatuko dira.

Izen emateko aukerak eta moduak:

- Paleta gomaz txapelketa Villabonako Bear Zana pilotalekuan jokatuko da eta izen ematea irekia izango da. Segurtasun betaurrekoen erabilera ezinbestekoa izango da. Partidak astelehen, asteazken edo ostiraletan jokatuko dira, parte hartzaile kopuruaren arabera.

- Pasaka txapelketa Villabonako Olaederra kiroldegiko frontoian jokatuko da eta honetan ere txapelketa irekia izango da, Gipuzkoako edozein pilotarik parte hartu ahalko du, federatua izan edo ez.

- Frontenis banaka txapelketa kiroldegiko frontoian jokatuko da ere, baina bertan parte hartzeko Erniope bailarako herriren batekoa izan beharko da (Villabona, Zizurkil, Aduna, Asteasu, Larraul, Alkiza, Anoeta, edo Hernialde).

- Azkenik, Eskuz binaka afizionatuen txapelketa jokatuko da. Euskal Herriko 24 bikotek parte hartuko dute baina txapelketa honetan bikote guztiak gonbidapen zuzenez jokatuko dute, ez da izen emate librerik izango. Partidak astearte eta ostegunetan jokatuko dira.

Aipaturiko pala, frontenis, edo Pasakan parte hartu nahi duen orok bide hauek izango ditu izena eman ahal izateko:

- 688685982 telefono zenbakira deitu edo mezua bidali.

- beharzanapelota@gmail.com helbidera

- Behar Zana Pilota Elkartean bertan.

Izena emateko azken eguna ekainaren 3a izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!