BETEKADA ANTTON PEBETEN OMENEZKO FINALETAN

Zubizarreta - Murua, Laso - Sarasa eta Santxo - Urruzola izan ziren txapeldunak

Pasa den larunbatean arratsalde magikoa bizi izan zen Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Pilotalekua lehertu zen, guztiz bete zen. Ez zen beste inor sartzen. Finalak hasi baina lehenago pilotazaleak beren lekuak erreserbatzen ari zinen.
Kanpo tenperaturak ere lagundu zuen; hotz egin arren jasateko moduko hotza egin zuen. Ea etorkizun hurbil batean pilotalekua itxi daitekeen eta oraindik ere giro goxoagoa lor daitekeen.
Jaialdia 17:30ean puntua hasi zen Aitor Landa txistulariak jotako kalejiraren erritmora. Jaialdi osoa, Igotz Alkorta Euskadi Irratiko esatariak maixuki aurkeztua izan zen.
 
Lehen partidan, Zubizarreta Ataundarra eta Aizpuru Asteasuarra izan ziren protagonista nagusiak. Lehena, Murua atzelariak lagundurik eta bigarrena Moron arrasate aurrelariarekin, diferentziak markatu zituzten. Ataungo aurrelariak, Moronek baino gehiago jo zuen eta tantoa errazago amaitu zuen. Hala, nahiz eta hasieran partida berdindua izan, 22-14ko emaitzaz amaitu zen partida.
Partidako onenaren saria Zubizarretari eman zitzaion . Honek, Galeria Maria Jesus dendan erosteko bale bat irabazi zuen eta garaikur eder bat. Gainera, txapeldunek Albizu kirolak-ek eskainitako Altus motxila bana, diru saria, Rosco enpresak eskainitako iberiar txorizo bana eta Zabala sagardo kaxa bat irabazi zuten. Azpitxapeldunak ere ez ziren esku hutsik joan etxera: Eizmendi Kiroletan erosteko bale bana, diru saria, sagardo kaxa eta garaikurrak eraman zituzten.
 
Bigarren partida, jubenil mailakoa izugarria espero zen. Eta hala izan zen, Gipuzkoako Txapeldunak Nafarroako txapeldunen aurka jokatu baitzuten. Nafarrak, haseratik markagailuan alde handia lortu zuten eta nahiz eta zizurkildarrak 13-12ra gerturatu, azken emaitza 22-14koa izan zen. Zizurkildarrek beren eguna ez zuten izan eta Laso eta Sarasak izugarrizko joku maila erakutsi zuten. Laso izan zen laukotean onena, honek Patxi Ruizen Olantze masai zentruan 3 sesio irabazi zituen, garaikur eder batekin batera.  Bestalde, irabazleeek Iberiar Ezkur xolomo bana, herriko kirol denda batean erosteko bale bana, sagardo kaxa bat, Itzalpe jatetxean bi lagunentzako afaria, diru saria, Aburuza Sagardo kaxa bat eta txapela eta garaikurra eraman zituzten etxera. Azpitxapeldunek berriz Eizmendi Kiroletan erosteko bale bat, diru saria, sagardo kaxa bana eta garaikurra irabazi zuten.
 
Nagusien eta azken partida izan zen berdinduena. Santxo Usurbildarra eta Urruzola Asteasuarra 22-20 emaitzaz suertatu ziren garailea Ojuel Hernaniarraren eta Galarzaren Galdakaoztarraren aurka. Galtzaileak, 20-19 irabazten  joan ziren, baina Galarzaren dejada txapa azpira joan zen eta huts horrek arnasa eta sakea Santxori eman zizkion. Partida oso berdindua izan zen, markagailuan diferentzia handirik  izan ez zelarik. Bertaratu zirenek tanto ederrak ikusi ahal izan zituzten, Urruzolaren errebotea edo Ojuel erremate ederrak esaterako.
Partidako onena Julen Urruzola izan zen aukeratua eta Nekane Aizpun eta Eli Carrascoren Arindu Fisioterapia zentruan 3 saio irabazi zituen, garaikur eder batekin batera.
Nagusien mailako sariak izan ziren bikainenak. Txapeldunek, Rosco enpresak eskainitako Ezkur iberiar Urdaiazpiko bana, Heras Cordon Magnun botila, Benta Aldean Bodegoian bi lagunentzako afaria, diru saria, Urdaira sagardotegiko sagardo kaxa bana, txapela eta garaikurra irabazi zuten. 
Txapeldun ordeek berriz, Heras Cordon botila bana, Benta Aldean afaria bi lagunentzat, Sagardo kaa Urdaira sagardotegikoa, diru saria eta garaikurra..
 
Sari banaketan, Xabier Tolosa pilotari profesional debutatu berria, Patxi Ruiz pilotaria, Antton Pebet zenaren gurasoak, Euskadiko Pilota Federakuntzako lehendakaria Patxi Jauregi, Guipuzkoako Federakuntzako eta antolatzaile Iñaki Lizaso, Behar Zanako delegatua Imanol Arruti eta Galder Azkue Villabonako alkatea egon ziren.
 
Jaialdian zehar, saski eder baten zozketa egiteaz gain, Ezeiza etxeak eskainitako "tejas y cigarrillos" kaxekin  beste 10 poltsa ere zozketatu ziren,  Kaikuk eskainitako jogurtak ere izan ziren opari eta Xala pilotariak emandako eta sinatutako kamiseta ere zozketatu zen.
 
Dena amaitu zenean, finalista guztiek, babesle eta antolatzaileek; ia 70 lagunek afari eder batetaz gozatu ahal izan zuten Behar Zana elkartean. Amaieran Jean Leon Pebet-ek, Antton zenaren aitak, hunkiturik, esker handiko hitzak eskaini zituen eta txalo zaparrada batez amaitu zen eguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!