Ezin da gehiago eskatu. Txapeldun guztiak II. ANTTON PEBET MEMORIALeko finalean izango dira.
Pasa den asteburuan jokatu ziren finalerdiak Villaboko Bear-Zana pilotalekuan. Bi egunetako partida guztietan pilotalekua jendez beteta egon zen eta eguraldi hotzek ematen ez duten berotasuna eskaini zieten pelotariei.
Larunbatean, jaialdia hasi baina 2 ordu lehenago, Zezeaga pilotari arrasatearrak, Joxe mari Zezeaga pilotari ohiaren semeak, azken uneko osasun arazoak medio ezin jokatua adierazi zuen eta antolakuntzak berehala aurkitu zuen ordezkoa. Eta ez edozein ordezko. Bere izena Julen Aizpuru. Asteasuko pilotariak ezin izan zuen txapelketan parte hartu orkatillean bihurritu bat izan zuelako. Hala, luxuzko ordezkoa bilatu zen Moron bere aurrelari arrasatearrarentzat. Izan ere, Aizpuru Euskal Herri mailan egon daitekeen kadete onenetakoa baita eta egungo Gipuzkoako azpitxapelduna eskuz binaka. Hala, Moronekin, Irazustabarrena eta Aizpitarte bikote alegiarra 22-17 gailendu zuten. Alegiarrak partidu bikaina egin zuten arren ezin izan zuten finalerako txartela lortu. Dena den, itxura bikaina eta maila oso ona dutela erakutsi zuten.
Igandean berriz Zubizarreta eta Muruari jokatzea zegokien. Lehena eskuz binaka Gipuzkoako txapelduna dugu eta bigarrena berriz eskuz banaka azpitxapelduna. Beraien aurkariak Iruñeako Oberena taldeko Garcia eta Cordon izan ziren, nafarroako azpitxapeldunak. Zubizarretak bere ahala erakutsi eta 22-12 irabazi zuten. Partida piloteatua izan zen haseran, Garciak ere tanto ederrak eginaz, baina azkenean faboritoek irabazi zuten.
Final bikaina espero da kadeteetan, non Zubizarretak aurrean eta Aizpuruk atzean beren ahala erakutsi beharko duten. Ziur ez dutela hutsik egingo.
Jubenil mailako finaleko maila hobetu ezina izango da. Gipuzkoako txapeldunak Nafarroako txapeldunen aurka. Labaka eta Erasun zizurkildarrek Arteaga lasartearrari eta Salegi zestoarrari 22-16ko emaitzaz irabazi zieten . Arteaga, egungo jubenilik onenetakoa denak eta Salegik, pixkanaka gero eta gorago dagoen atzelariak lan handiak eman zizkieten zizurkildarrei. Partida gogorra izan zen eta aurrean tanto ikusgarriak izan ziren. Atzean berriz, Erasunek Salegi baino koska bat gorago dagoela erakutsi zuen eta bizkarra gehiagotan erakutsi zion.
Beraien aurkariak Laso eta Sarasa izango dira. Hauek igandean jokatu zuten beren partida eta paper gainean partida gogorragoa espero zen arren, 22-7 ongi menderatu zituzten Elordi Iurretako bizkaitarra eta Aburuza bidaniarra. Lasok aurrean tanto ikusgarriak egin zituen eta kolpe bizia erakutsi zuen. Sarasak berriz, atzean Aburuza baino hobeto aritu zen pelotari biziago emanez eta segurantzia gehiagorekin. Elordi saiatu zen arren eta maila oso altua duen arren, ezin izan zuen ezer gehiagorik egin.
Norgehiagoka berdindua espero da non Labaka eta Erasun etxean bezala jokatzen arituko diren; batetik bertan entrenatzen dutelako Behar Zanako Lizaso, Erreka, Loidi, Errazkin, Arruti pilotariekin eta zale asko etorriko direlako beraiek animatzera. Labaka eta Lasok ikuskizun bikaina erakutsiko dute aurrean eta Erasun eta Sarasak beraien arteko borroka izango dute, bizkarra nork gehiago erakutsi eta pilota gutxiago nork galdu.
Nagusien arteko eta finaleko azken partida ez da gutxiagorako izango. Denak txapeldunak dira. Santxo eta Urruzola Gipuzkoako Ohorezko mailako txapeldunak dira, Ojuel Gipuzkoako 1.mailako txapelduna geratu zen Aizpitarterekin Urbieta eta Arrutiren aurka eta Kerman Galarza Bizkaiko lehen mailako txapelduna da.
Larunbatean Santxo eta Urruzolak 22-13 irabazi zieten Urbieta eta Iturriagari. 4 izen handi kantxa gainean non Urruzolak egun Euskal Herri mailan dagoen atzelari onenetakoa dela erakutsi zuen. 2 errebote jo zituen, kantxa asko zaindu, defentsan bikain..denetik egin zuen. Santxo seguru eta serio batek lagundu zion, pilotari oso bizi emanez eta Urbietarekin aurrean nahastu gabe. Asteasuko Xabi Urbieta, egungo aurrelari onenetakoa denak ez zuen bere eguna izan, horren erruduna asteasuarra ere den Urruzola izan zelarik, ia aurreko koadroetan pilotarik ez baitzion utzi. Sartagudako Iturriaga bere aldetik, dominatua sentitu zen ia partida osoan eta Urruzolak baina gutxiago jo eta pilota gehiago galdu zuen.
Beren finaleko aurkariek galanki izerditu zuten finaleko txartela lortu ahal izateko. Ojuel ta Galartzak 22-20 estu batekin irabazi zieten Urretabizkaia eta Errekari igande goizean. Bi bikotetako edozeinik irabazi zezakeen baina azkenean Hernaniarrak eta Galdakaoztarrak irabazi zuten .
Urretabizkaia ikaztegiarrak golpe bizi eta freskoa erakutsi zuen eta tantoa ederki amaitzen dakiela ere bai. Ustaritzeko eta Behar-Zanako pilotaria den Errekari, erritmo falta nabarmendu zitzaion arren, lan oso txukuna egin zuen eta pilotari onenekin egoteko gaia baduela ikusi zen. Ojuel eta Galarzak, lanerako eta sufritzeko gaitasuna azalaratuz finalerako txartela irabazi zuten. Ojuelek gainera kolpe elektrikoa erakutsi eta aurrean tantoa erraz amaitu zuen. Galarzak, bukaeran jeitsi baze ere, maila oso polita erakutsi zuen.
Final irekia espero da. Bertan, 4 pilotariek beren mailan salto bat gehiago eman nahiko dutelarik etorkizunera begira.
Jaialdia 17:30etan hasiko da, sarrera doakoa izango da eta Euskadiko Federakuntzako eta Gipuzkoako ordezkaritza izango da lehendakari eta komunikazio arduradunekin, Villabonako udaleko ordezkariak, Patxi Ruiz eta Aitor Zubieta pilotariak, babesleak, Pebet sendia etab.