PILOTAZ BLAI ASTEBURUA VILLABONAN /ABENDUAK 20,21,22
II. ANTTON PEBET MEMORIALAREN FINAL-LAURDENETAN
OSTIRAL, LARUNBAT ETA IGANDEAN PILOTA PARTIDA BIKAINAK IZANGO DIRA.
Asteburu honetan erabakita geratuko dira datorren asteko final erdietan zein bikote ariko diren final handirako txartelaren bila.
Asteburu osoan pilota partidak izango dira Villabonako Bear-Zana pilotalekuan, eta lehen jaialdia ostiralean 18:30tan hasita izango da.
Bertan, kadeteetan Elola tolosarrak Otegi ikaztegietarrarekin Moron-Zezeaga bikote arrasatearraren aurka jokatuko du. Zezeaga, Joxe mari Zezaga pilotari profesionalaren semea dugu. Bikote sendoa osatzen dute eta faboritoak azken hauek dira paperaren gainean.
Bigarren partidan, Arteaga lasartearrak Zestoako Salegi izango du lagun Peña-Urdapilleta bikote Tolosa-bidaniarraren aurka. Arteaga, hau ere Arteaga pilotari profesional ohiaren semea, maila ikausgarria ematen dabilen pilotaria da. Bikote tolosarrak lan handia izango du partida aurrera eraman ahal ziateko.
Azken partidan, nagusi mailan Urmeneta añorgarrak Nubla lizarrarra izango du lagun. Hauek, Villabonako Santio Txapelketa irabazi zutenez, II.ANTTON PEBET MEMORIAL honetan parte hartzeko txartela irabazi zuten. Aurkari Santxo usurbildarra eta Urruzola asteasurra izango diizute. Gipuzkoako ohorezko txapelketako irabazleak eta maila izugarrian dauden bi pilotari izango ditugu kantxa barruan.
Larunbatean eta Santo Tomas egunez asteburuko jaialdi erakargarriena izango denean ziurrenik, goizeko 10:30tan hasita Oiarbide urnietarrak Etxeberria Oiartzuarrarekin Zubizarreta-Murua bikote lazkaotarraren aurka jokatuko dute. Partida ikusgarria espero da, kadete mailako 4 pilotari bikainekin.
Jubeniletan eta bigarren partidan, Elordi Iurretako pilotari bizkaitarrak, Aburuza atzelari bidaniarra izango du lagun. hauek, Eneko Maiz Villabonako eta Behar Zanako pilotari ohiaren eta Mendy iparraldekoaren aurka jokatuko dute. Elordi pilotari erremetatzailea da eta Aburuza atzelari segurua dugu. Maiz, azken boladan goraka egin duen aurrelaria da eta Mendy pasa den astean Diario Vasco txapelketako final erdiak jokatu berri da. Partida ederra espero da.
Azken eta hirugarren partidan, afizionatu mailako 4 pilotari erakargarrien arteko partida izango da. Batetik, Paul Ojuel Hernaniarrak Kerman Galarza atzelari bizkaitarra izango du lagun. Lehena, aurrelari bizia, elektrikoa da eta atzelari seguru eta maila handikoa dugu Galarza.
Yoldi eta Gorrotxategi, biak bikote moduan, orain 2 urte Diario Vasco txapelketa ezaguneko irabazleak izan ziren. Yoldi, Huarteko aurrelaria partida irabaztaile sutsua dugu. Sake ikusgarria duena, segurantzia da bere arma nagusia. Gorrotxategi hernaniarrak berriz, kolpe bizia badu ere, urteekin konstantzia irabazi du. Asteburuko partida borrokatuenetakoa izan daiteke.
Igandean goizeko 10:30etan hasita eta final laurdenen azken jaialdian, kadeteetan Garcia-Cordon nafarrek Oñaederra eta Garate bikote azkoitiarraren aurka lehiatuko dira.
Jubeniletan, Matxinandiarena zegamarrak Solano lasartearra izango du lagun. Matxin, atzetik ere aritua den aurrelaria dugu, maila oso altuan dagoen piloaria berau. Beren aurkariak Bakaikoa etxarriarra eta Medina doneztebetarra izango dira. Bikote benetan sendoa, maila handikoa eta beren lana ongi eginaz gero, final erdietan egon beharko luketen bikotea.
Nagusietan, Larrañaga-Murgiondo azpeitiarrak ariko dira Urretabizkaia ikaztegiarraren eta Erreka, Ustaritzeko eta Behar-Zanako pilotariaren aurka. Azpeitiarrak, joko maila onean daudela erakusten jarraitu nahiko dute, eta Laurent Erreka ta Urretabizkaiak, nahiz eta faborito azpeitiarrak izango diren, kantxan edoizeini irabazteko gai direla erakutsi nahiko dute.
Hala, asteburu honetan ia Euskal Herri osoko pilotariak ariko dira Villabonan; iparraldeko, gipuzkoako, bizkaiko eta nafarroako pilotariek jokatuko baitute.
Jaialdi guztietan doako sarrera izango da eta ohi bezala, saski ederren zozketak egingo dira ere.