IZEN HANDIAK II. ANTTON PEBET MEMORIALEKO FINAL LAURDENETAKO LEHEN JAIALDIAN.

LEHEN JAILDIAREN EMAITZAK

IZEN HANDIAK  II. ANTTON PEBET MEMORIALEKO FINAL LAURDENETAKO LEHEN JAIALDIAN.
 
PASA DEN OSTEGUNEKO PREBIAN LARRAÑAGA-MURGIONDO ETA URRETABIZKAIA-ERREKA BIKOTEEK LORTU ZUTEN FINAL LAURDENETARAKO AZKEN 2 TXARTELAK.
 
Pasa den ostegunean, Larrañaga eta Murgiondo azpeitiarrek Lizaso billabonatarrari eta Imaz oiartzuarrari erraz, 22-8, irabazi zioten. Bikote galtzaileak erraztasun handiak eman zituzten, akats asko eginaz. Lizasok, defentsa erakutsi bazuen ere, errematean txispa gabe ageri zela nabarmendu zen eta azken emaitzan ondorioa izan zuen. Imazek, berriz, kolpe bizia duela baieztatu bazuen ere, azpeitiarren sendotasuna ezin puskatu geratu zen.
Bigarren norgehiagokan, Iparraldeko Migueltorena-Aguerre bikotea ez zen kantxaratu. Bi aldiz errepidean galduta, pilotazaleak eta aurkariak hotz utzi zituzten. Hala, 22-0 emaitzarekin Urretabizkaia ikaztegiarra eta Erreka ustariztarra final laurdenetara pasa ziren. 
 
Larunbat honetan, Villabonako Bear-Zana pilotalekuan II. ANTTON PEBET MEMORIALEKO lehen fnal laurdenen kanporaketan jokatuko dira.
Partidak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Lau T'erdiko Olaizola-Irujo finalarekin tupust egin ez dezan.
Bertan, kategoria bakoitzean une honetan Euskal Herri mailan dauden pilotari onenetakoen jokoaz gozatu ahalko da.
 
Kadete mailan, Andoaingo Gazteleku taldeko Matxain-Aizpuru bikoteak Alegiako Irazustabarrena-Azpitarte bikotea izango du aurkari.  Julen Aizpuru, izatez asteasuarra eta Behar Zana taldeko pilotari ohia, egun kadetetan dagoen pilotari osoenetakoa da. Atzelaria, bi esku eder eta kolpe biziarekin, aurrean tantoa ere ederki amaitzen daki.
 
Jubeniletan, Zizurkilgo eta pasa den astean Gipuzkoako txapeldun diren Labaka-Erasun bikotea Alcasena-Mateo bikotearen aurka lehiatuko da. Labakak, errematatzaile bikaina, ikuskizuna ematen du beti. Erasunek, berriz, bere adinerako sendotasuna eta segurantzia handia. Biak ere Behar-Zana taldeko pilotari ohiak ditugu.
Beren aurkariak, Iparraldeko Alcasena eta Mateo liizarrarra izango dira. Mateo, mutil handia eta kolpe izugarria duen atzelaria da. Alcasenak, berriz, lana eta defentsa ditu bere jokoaren ardatz.
 
Azken eta hirugarren partidan egungo aurrelari onenetakoa den Xabi Urbietak eta Sartagudako Iturriagak, Hernaniko Arrieta-Azpitarte bikotearen aurka lehiatuko da.
Urbieta asteasuarrak ostiralean Euskal Herriko Elite mailako 4 1/2ko finala jokatuta etorriko da. Iturriaga, kolpe oso biziko pilotaria, Azpitarteren sendotasuna puskatu beharko du. Arrietak, berriz, segurtasuna, defentsa eta kolpe freskoa jarriko ditu kantxaratzean. Partida ederra espero da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!