II. ANTTON PEBET MEMORIALA Datozen gabon haueta

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2013ko azaroaren 28a

BEHAR-ZANA P.E.-ak antolatu duen txapelketa
II. ANTTON PEBET MEMORIALA Datozen gabon hauetan, Behar Zanako pilotari zen eta orain 4 urte joan zitzaigun 22 urteko Antton Pebet gaztearen omenezko II. txapelketa antolatuko du Villabonako Behar-Zana Pilota Elkarteak.* *Kadete, jubenil eta Nagusi mailan jokauko da, abenduaren 5ean hasi eta finala urtarrilaren 4ean izango delarik. Egun gipuzkoan dauden pilotari onenak aritzeko aukera izango dute eta baita inguruko lurraldetako pilotarien batzuk ere.* *Gusto baduzue, guztiok gonbidatuta zaudete partida hauetara etortzeko.* *Doako sarrera izango da eta saski ederren zozketak izango dira jaialdiro.*

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!