Aitor Altuna, Josetxo Ezkurra torneoaren finalean

Erabiltzailearen aurpegia Aurrera-Tolosa Pilota Elkartea 2019ko maiatzaren 6a

Josetxo Ezkurra torneoaren finala jokatuko du Tolosa-Aurrera elkarteko Aitor Altunak. Lau eta erdian jokatuko du, jubenil mailan, maiatzaren 11n. Aurkaria Lapke elkarteko Senar izango da.

Tolosa-Aurrera elkartetik zorterik onena opa diogu Altunari. Bide batez, zorionik beroenak finalera iritsi delako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!