Asteburuko partidak Beotibarren

Erabiltzailearen aurpegia Aurrera-Tolosa Pilota Elkartea 2019ko otsailaren 15a

Beotibar frontoian, larunbatean, otsailak 16, pilota partidak jokatuko dituzte Aurrera Tolosa klubeko pilotariek.

10:00etan hasiko den jaialdian, lehen partidan, binaka infantil lehen mailan, Tolosa-Aurrera 1 (Aranzadi-Iraeta) eta Zazpi Iturri 1 (Gorostidi-Gorostidi). Bigarren partidan, binaka kadeteak bigarren mailan, Tolosa-Aurrera (Etxabe-Mendizabal) eta Bergara (Etxaniz-Bolumburu). Hirugarren partidan, binaka nagusia bigarren mailan, Tolosa-Aurrera 4 (Garaiburu-Goikoetxeaundia) eta Intxurre 3 (Zubeldia-Alberdi). Laugarren partidan, gomazko paleta mutilak bigarren mailan, Tolosa-Aurrera 3 (Zelaia-Agirre) eta Urnieta 1 (Iruretagoiena-Arozena).

16:30ean hasiko den jaialdian, euskal liga eskuz binaka jubeniletan, lehen partidua Tolosa-Aurrera A (Altuna-Etxeberria) eta Lapke (Senar-Uranga). Bigarren partidan, Tolosa-Aurrera B (Goikoetxea-Elola) eta Buruzgain-Ultzama (De la Fuente-Arze).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!