Ikasturte berrirako ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Asvinenea Arte Eszenikoen Laborategia 2018ko abuztuaren 23a

2018-2019 ikasturte berrirako berrikuntza gehiagorekin gatoz Asvinenea Arte Eszenikoen Laborategiko kideok. Haur, gazte nahiz helduek, aukera paregabea izango dute zirku diziplina desberdinetan trebatzeko.

Urrian hasi eta maiatzera bitarte luzatuko den ikasturtearen barruan, hiru ikastaro desberdin izango ditugu bertan.

Malgutasun eta bihurtze (kontortsio) kurtsoa: Asteartero, 18:30-20:30.

Haur eta nerabeentzat zirku diziplinetako hastapen kurtsoa: Asteazkenero, 17:30-18:30 eta 18:30-19:30.

16 urtetik gorakoentzat, zirku diziplina desberdinen kurtsoa: Ostegunero, 18:30-20:30.

Ikastaro horietakoren batean izena eman nahi dutenek, 606 226 486 telefonora deitu, asvinenea@gmail.com helbidera mezu bat bidali edota Facebookeko Asvinenea orrialdera idatzi dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!