Kbaret gaua larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Asvinenea Arte Eszenikoen Laborategia 2014ko martxoaren 31

Asvinenen, Kbareta antolatu dugu larunbat honetarako. 22:00etatik aurrera, ikuskizun aparta izango da, musikari, dantzari, antzezle eta malabaristen eskutik.

Musikaz, kolorez eta dibertsioz betetako emanaldia izango da larunbatekoa. Makulu Ken taldea arituko da musika joz. Unie Music & Dance taldea arituko da dantzan. Urban 13 kolektiboak dantza eta antzerkia uztartuko ditu, eta Ipotx Zirkolosaren eskutik malabareak izango dira. Sarrerak, bost euro balioko ditu. Festa aparta izango da, beraz, animatu! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!