Posizio aldaketa hori ordea, aurpegi zuriketa baino ez da. Palestinako estatuaren aitorpena aurrerapauso bezala saltzen badigute ere, ez du inongo ekarpenik egiten Palestinaren askapenean. Are gehiago, bi estatuen soluzioa babesteak estatu sionistaren normalizazioa eta zuritzea besterik ez dakar. Palestina askatzeko beharrezko baldintza da Israelen suntsipena. Hori babestu ezean, proiektu sionista eta palestinar lurren okupazioa zilegiztatzen ari gara.
Horrekin batera, palestinar erresistentziari babesa ematea ezinbestekoa zaigu. Haien borrokagatik ez balitz, aspaldi legoke Palestina desagertuta. Borroka da askatasunerako berme bakarra, eta palestinar herriak defendatzeko eskubide osoa du. Gure betebeharra da erresistentziaren aldeko posizio irmoa azaltzea.
Bakearen aldeko diskurtso hutsalek ekarpen gutxi egiten diote Palestinaren askatasunari. Espainiako gobernua Palestinaren aldeko mezuak zabaltzen ari den bitartean, ez ditu entitate sionistarekin dituen harremanak eten. Era berean, asko dira Euskal Herrian bertan Israelekin harreman komertzialak dituzten enpresak. Gure eskualdean bertan, Asteasuko AMC Mecanocaucho enpresak Israelgo enpresa bati materiala saldu zion.
«Urriaren 4an Iruñeko kaleak bete genituen, sionismoaren aurka eta palestinar erresistentziaren alde. Jarrai dezagun gure alea jartzen, eta elkartasuna antolatzen»
Horrek guztiak egiten du posible Israel aurrera eramaten ari den sarraskia, eta beharrezkoa da beraz hori guztia sustatzen eta hornitzen jarraitzen duten mendebaldeko gobernuen eta enpresen hipokresia seinalatzea. Palestina askatzeko aldarriak berarekin ekarri behar ditu Israelen suntsipena, bere konplizeen aurkako jarrera eta palestinar erresistentziari babesa.
Poztekoa da ikusten ari garen elkartasun uholdea. Pasa den astean milaka ikasle atera ziren kalera, Israelgo armadak ontzidia erasotu ondorengo erantzuna txalotzekoa izan zen, eta urriaren 4an Iruñeko kaleak bete genituen, sionismoaren aurka eta palestinar erresistentziaren alde. Jarrai dezagun gure alea jartzen, eta elkartasuna antolatzen.
Israel suntsitu!
Palestinar erresistentzia aurrera!