Asteburu kulturala Bedaion

Erabiltzailearen aurpegia Artubi Elkartea 2019ko maiatzaren 28a

Pasatako asteburu kulturala, sendabelar, belar jangarri eta ezkurren inguruan jorratu da. Tailerrak oso interesgarriak izan dira, nahiz eta eguraldia lagun ez izan, bedaio kaskoko inguruan dagoen belar mota anitz eta desberdinen ezagutza zabaltzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Maria Pacha kantabriarrak kosmetika naturala munduaren sarreratxoa egin zuen. Bertan, kolpeen kontrako estika, aurpegi eta erredurantzako kremak eta alanbikearen bidez esentzia bat osatzeko egin beharreko prozesua azaldu zuen.

Bestetik Sofia eta Cesar , Zaragoza eta galiziarrak  urrenik urren, ezkurra eta belar basatien inguruan hitzegin ziguten. Aintzinako senideek egiten zuten landareen eta fruituen bilketa, gaur egun galtzen ari den iharduera, nekazaritza eta industriak nagusi baitira. Erosotasunaren itzalean eta gure amonen jakinduriaren transmisio galtzeak eraman gaitu gaur egungo egoerara.

Larunbata arratsaldean ezkurraren erabilera eta ezkurburgesa nola egiten zen erakutsi ziguten, blear basatiekin entsalada
Afaria bikaina prestatu zen Artubi Elkartean, eta giro paregabe batean goizeko ordutxikiak arte luzatu zen gaua zuzeneko musikaren laguntzaz.
Hainbat herri desberdinetik bertaratu dira Bedaiora, hara nola, Errioxatik, oiartzun, Ikaztegieta, Alegi, Beasain, Ataun, Usurbil,Orio, Idiazabal, Donostiatik… interesa sortu baitute tailerrek.

Asteburua bikaina suertatu zen Bedaioko txokoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!