36 parte hartzaile Bedaioko Raid lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Artubi Elkartea 2015eko irailaren 21a

Bedaioko Raid lasterketa 2015 1 1442857591010
Bedaioko Raid lasterketa 2015 2 1442857591541
Bedaioko Raid lasterketa 2015 3 1442857592078
Bedaioko Raid lasterketa 2015 4 1442857592673

Eguraldi ezin hobean ospatu zen Bedaion VIII. Raid lasterketa. 36 zaldik hartu zuten parte eta emaitza  desberdinekin burutu zituzten Artubi Kultur Elkartekoek antolaturiko 30 kilometroak.

Leitza, Irun, Errenteria, Oiartzun, Zubieta, Urnieta, Lasarte eta Tolosaldeko beste hainbat herritik hurbildu ziren parte hartzaileak.

Goizeko 8etan hasi ziren hurbiltzen todoterreno eta zaldi gurdiak eta albaiteroen errebisioa pasa ondoren 9ak aldera hasi ziren lasterketako irteera puntutik pasatzen.

Aipatu nahi dute antolatzaileek emakumearen parte hartzea nagusia izan zela, beste hainbat kirol eta probatan ez bezala, Bedaioko Raidean 2/3 emakumezkoak izan baitira.

9 urteko 3 zaldun ere izan ziren Bedaion, haien trebezia erakutsiz proba ederki burutu zutenak. Jolasa afizioa bihurtzeko nahian gustura bedaiotarrak.

Urtez urte dudarik gabe gora doan proba izan ohi da Bedaioko Raida.

Ondoren giro ederrean Abaetxe jatetxean zaldi festa jarraitzeko asmoa zutenek bazkari eder bat izan zuten, arratsalde giroa luzatuz.

Artubi Elkarteko kideek eskerrak eman nahi dizkie parte harturiko guztiei hurrengo urtean errepikatzeko asmotan geratu baitira eta nola ez, bertako laguntzaile guztiei, bedaiotarrik gabe ez baitago honelako zaldi lasterketarik burutzerik eta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!