Mus, txintxon eta toka jokoak antolatu ditu Artubi elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Artubi Elkartea 2014ko abenduaren 4a

Bedaioko Artubi elkartean bertan egingo dira jokoak, abenduaren 6an. 15:30etik 16:00etara bitarte egingo dute izen-ematea elkartean.

«Eguberrien usaina» dariola egun hauei diote elkartetik, «Olentzeroren aroa» iritsi dela eta «garai honekin bat eginez» opari sorta prestatu dute mus, txintxon eta toka jokoan trebetasun gehien erakusten dutenentzat.

Izen-ematearen ondoren mus jokoan nahiz txintxonen lehiatuko dira jokalariak. Hauek amaitzean toka jokoa egingo dute frontoian. Sariak banatu ondoren elkartean bilduko dira mondeju, saiheski eta gaztainak janez.

Bestalde, Artubitik gogora ekarri dute Eguberrietan baserriz baserri ariko direla aurten ere kantuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!