Uda lehorrari aurre egin diote Bedaion

Erabiltzailearen aurpegia Artubi Elkartea 2013ko aza. 10a, 17:36

Baserritarrek, joan berria dugun uda lehorrari aurre egin diotela frogatu ziguten beraien baratza eta soroetan jaso berri dituzten barazki eta fruitu gozo eta ederrenak erakutsiaz.

Igande bustia suertatu zitzaigun baina jendeak ez zuen hutsik egin eta Bedaioko azokarako urteroko zitara eutsi zion.

Giro paregabea izan genuen bertara hurbildu ziren jendearen artean, postu ugari eta kutiziz apainduak ikusteko aukera izan zen. Odolkiak, babarrunak , gazta, arraultzak, barazkiak, ogi eta gozo ekoligikoak, erropa, pitxiak, artilea egiteko teknika, koadroak, zeztugilea, pastel eta ……

Jendeak gustuz ikusi izan zituen besteak beste Fernando eta Aitziberrek ekarritako tolare txiki bat, non 400 Kg sagar nola prentsatzen zen ikusteko aukera izan zen eta bertatik ateratako zukua dastatzeko aukera, umeentzat pintura tailerra eta talo tailerra izan ziren.

Animalien artean, haur txikiek topatu zituzten beraien tamainako animaliak, horrela, oso gustokoa izan zen txita txikien eta untxien erakusketa haurren artean eta ondorioz gurasoen egonaldi batzuk ere bertan izan ziren, bestalde behiak, behorrak, ardi eta ahuntzak ere izan ziren eta ezin ahaztu hiru antzar dotore.

Eguerdiko ordubiak arte nahiko talo eta gaztain jan ahal izan zuen jendeak eta ordubietan bertako postuko produktuekin osatutako saski eder bat zozketatu zen, Zenbaki saritua tira gorriko 120 zenbakia. Zenbaki saritua ez zen ageri eta 7 eguneko epea dago  620199166-620531280 telefonoetan harremanetan jartzeko.

Azkenean egunari amaiera emanez 60 lagun elkartu ziren Artubi elkartean, bazkari eder baten inguruan, eguneko gora beherak elkarri kontatu eta hurrengo urterako zita berri bat prestatzeko ideia berriak atera asmoz.

Bejondeiela Bedaio eta Bedaiora hurbildu ziren guztiei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!