Denbora

Erabiltzailearen aurpegia Arrate Iturbe 2023ko api. 30a, 11:59

Denbora neurtzeko gailu ezberdinak daude, gaur egun apenas ibiltzen diren hondarrezko ordulariak, eguzki-erlojuak edota ur-ordulariak ere; modernoagoak aldiz, giltza ematen zaizkien erlojuak; edota modernoagoak, digital eta analogikoetarainoko katalogo bikaina. Denak segundo, minutu zein orduak neurtzeko baliatzen direnak ordea.

Kontzeptu gisa Newtonek honela azaltzen zuen: «Benetako denbora absolutua, berez matematikoa dena eta kanpoko ezerekin erlazionaturik ez dagoena, etengabe ari da jariatzen, eta 'iraupena' deritzo beste izen batez. Denbora erlatiboa, itxurazkoa eta arrunta, edozein iraupeneko neurri sentikor eta kanpokoa da edozein higiduratan, eta hori da jendeak erabiltzen duena benetako denboraren ordez: ordua, hilabetea, urtea». Antza denez kontzeptu hau Newtonek baino lehenago Galileo Galilei astronomo eta fisikariak azaldu omen zuen Erdi Aroan.

Nork definitua izan zen baino zeresan gehiago duena guztiok egunerokotasunean dugun denbora falta da. Denborak harrapatzen gaitu bere baitan; ezin iritsi guztia egitera, ondorioz, presaz beteriko ekintzak eta antsietatez beteriko egunak igarotzen ditugu gaur egungo gizartean. Nik denbora honela definituko nuke: gauzak gertatzen eta pertsonak aldatzen diren bitarte mugagabea.

 

«Nik denbora honela definituko nuke: gauzak gertatzen eta pertsonak aldatzen diren bitarte mugagabea»

 

Ez dakigu norberak duen denbora zenbatekoa den, gure presentzia lurrean noiz iraungiko den: gaur, bihar etzi edota hemendik hogei urte lau aste eta hiru egunetara. Denbora isila da, naturaren zikloek osatzen dutena.

Denbora aitzakia harturik izandako tertulian honako ideiak azaldu dira mahaiaren bueltan:

  • Beti denbora faltan dugu eta denbora erostea ezinezkoa da. Agian egunerokotasunean lehentasunak berrikustea komenigarria litzateke…
  • Beti aurrera doa denbora; zentzu bakarrean, ez du atzera bueltarik, egindakoaz damutzea hobe egin gabekoaz baino.., (baina zuzendu badaiteke hobeto!)
  • Ez dezagun galdu denbora, bihar zer gertatuko den pentsatzen, bizi oraina.
  • Urteak aurrera joan ahala, denbora azkarrago pasatzen dela dirudi. Zuei ere gertatzen zaizue? Baina batez ere, gozatzen ari garenean denbora azkar pasatzen da, aldiz sufrimenduan edo eritasunean luze egiten da.
  • Pobre ala aberats guztiontzat berdina da, ez dago bereizketarik, baina era berean, pertsona ororentzat ez du balio bera.
  • Batzuetan denborak hartzen ditu gerora utzitako erabaki batzuk, gure ausardiaren faltan.

Geratu gaitezen denbora opari bihurtzen dakiten haiekin eta aldendu gaitezen denbora alperrik lapurtzen digutenetik. Gozatu momentu bakoitza!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!