OLERKIA

ARITZIA. Berriz ere irailari

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Peñagarikano Irazusta

Aparkalekuei hilobi-hautsa kendu zenienean

jabetu nintzen zure etorreraz,

irakasleei haien kopeta beltzaranak zimurtu zenizkienean.

Jada afaloste bateko iraganeko kontuak dirudite, ezta?

Begiak kliskatu orduko

hezur eta azal suspertu nauzu,

arropa gutxitxo daramadan pentsarazi

eta hala ere, ez zara inoiz aspertuko joan-etorrian ibiltzeaz?

 

Itxaropena dakar zure itxaronaldiak,

nekeari gailentzen zaio desira

eta hala ere, batzuetan atseginagoa zait zu irudikatzea,

begira egotea baino.

 

Horrek guztiak sortzen dit euforia,

axolagabekeria kutsuz mozorrotu nahiko nukeen euforia;

baina, berriz ere, zugan pentsatzen ez nuelakoan

lortu duzu espero ez nuen denbora eskaintzea.

 

Berriz ere, ihes egitera zoaz,

hori baita zure dohainik miresgarriena

berriz ere, oroitu nazazu, behintzat

berriz ere, ikusiko dugu elkar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!