ARITZIA. Hemen goitik

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Peñagarikano Irazusta 2026ko urtarrilaren 24a

Hemen goitik ikus ditzaket argiak

hemen goitik entzun ditzaket ahotsak,

belarra hazten sentitu eta

hostoak beren buruaz beste egiten ikusi.

Hemen goitik galdetzen dizuet:

Zer galdu du denborak?

Mina ala justizia?

Nahi dudana salbu,

denei dena ikusarazi nahi nizueke.

 

Hemen goitik gorantz datoz errautsak,

egunak lasai eta luze baitoaz

isiltasuna laztan bila datorkit

amaitu gabeko esaldiak ihesi joan aurretik.

 

Emeki belarrira esan nahi dizut

haizeari oihukatzen diodala

hiria lozorrotik esna dezan.

Hemen goitik ez da inon zure ahotsik.

 

Entzun!, ez naiz eta marmarka hasiko.

Hemen goitik jaurtiko dizuet euria,

paperezko euria.

 

Lokartu dut ilargia

nekatu naiz altxorra balitz bezala gordetzeaz,

gaurtik aurrera hemen goitik

zaborra balitz bezala gauero aterako dizuet.

Hiriari begira ari natzaiola

hemen goitik argitu du egunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!