ARITZIA. Mendebaldeko gordegitik

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Peñagarikano Irazusta 2025eko urriaren 24a

Garaipenaren argazki bilduman

ez dute garai penagarrien ondorena erakutsiko.

Dagoeneko errudunak bezain erantzule garenez,

bizirauteko soilik den lekua

inoiz ez da izango biziraunkor,

biziraunkor denean

bizi ahal izango dira hor.

Atzo esanak

gaur janak direnean,

dena da debalde Mendebaldean?

Nire gordegitik

saiatzen naiz haien mina sentitzen.

Nire gordegitik

sentitzen dut ez naizela behar adina saiatzen.

Ezin dut esan

ez naizenik gerran,

baina aldi berean,

irratiko zazpietako albistegiak iratzartzean

nire gordegitik

ezin dut esan

ez naizenik bakean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!