ARITZIA. Iraila 100 hitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Peñagarikano Irazusta 2024ko irailaren 7a

Zinemaldia 2024ko kartelen aurkezpena. ZINEMALDIA

Abuztuan hasi natzaio irailari idazten. 

Ez dakit zer esan nahi diodan, 

soilik ehun hitz idatzi nahi dizkiodala dakit.

Ez gehiago,

ez gutxiago. 

 

Belarrira esan nahi nioke irailari

noiz iritsi zain egon naizela,

mutu eta denek jakiteko moduan

itxaron diodala, 

beste behin, 

irailari.

 

Jakin dezala, beste behin

ez diodala ongietorri suharrik emango,

besoak zabalik hartuagatik.

 

Badakar eta badarama irailak.

Badakar barealdiaren besarkada, amaren oporraldia. 

Badaramatza udako komedia inozoak,

eta badakar Zinemáldiko erdipurdikeria dotorea. 

Badarama gau hartako maitasun istorio iheskorra. 

 

Iraultza isila da iraila,

urtaroen arteko Gerra Hotza,

betikoa eta berritasunaren arteko dema. 

 

Horixe da iraila, 

ehun hitzetan, 

izenburua aintzat hartu gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!