Zuk nirekin jotzen baduzu, pentsatu dut Lixuek Txinako emakumearekin jo dezakeela, zer iruditzen zaizu? Biak txinatarrak izanik, elkar ongi ulertuko dute. Amatxok esan dit txinatar emakumea lehen albistegietako aurkezlea zela. Instrumenturik jotzen ez badu, ziur nago ongi abestuko duela, ahots leuna dauka eta. Bestalde, esan al diozu Txinako emakumeari amatxoren ile-apaindegira joateko? Badakizu ile-apaindegia itxita egon zela, eta orain jende gutxi joaten zaio. Bide batez, Lixuerekin hitz egin dezake, eta Lixue eta biok ilea motz diezaiokegu. Ez dut uste axolako dionik.
Amatxok esan dit txinatar emakumea lehen albistegietako aurkezlea zela. Instrumenturik jotzen ez badu, ziur nago ongi abestuko duela, ahots leuna dauka eta.
Riyadhentzat ere taldea aurkitu nahiko nuke. Riyadh-ek lorategia esan nahi du; eta Lixue-k elurra, esan nizun, ezta? Zure gelan ba al dago akordeoia jotzen duen norbait? Tira, ez du zure gelakoa edo kuadrillakoa izan beharrik.
Aurreko Euskadiko zuzendariak saxofoia jotzen omen zuen. Oraindik zure gelan dago? Edo kanpora joan da? Zoritxarrez, ez dut saxofoia jotzen duen inor ezagutzen. Hala ere, nire anaiari galdetuko diot, agian, DBHko norbaitek berarekin jo nahiko du. Nik DBHkoei galdetuko diet, eta zuk HBkoei, ados? Baten bat ezagutuz gero, idatzi nire eskolara.
Gaur jangelan bazkalduko dut, hemendik aurrera, bazkalondoren, egunero entseatuko dut!
Zuk ere asko entseatu, Txistuleitor jauna.
Agur!
Udane