Dosi txikiak

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Larreta Bereziartua 2014ko ekainaren 22a

Azkenaldian, Pedagogia Sistemikoa dut hizpide. Gaurkoan ere gai berari tiraka nator, bada! Egiten ari naizen prestakuntzaren baitan, honako esaldi hau bota zigun behin irakasleetako batek: «Gure arimak, diskurtso luzeen bidez ez baino, esaldi txikien bidez ikasten du».

Baieztapen dotore bezain egiazkoa iruditu zitzaidan eta, hala, ordutik aurrera, irakasle zein ikaskideei entzuten dizkiedan maitasun dosi txikiak koadernoan apuntatzen hasi nintzen. Bada, eskola eta familiaren arteko harremanari buruzko hausnarketak plazaratu nahi nituzke gaurkoan. Aurreratu bezala, guztiak ere, dosi txikitan:


• «Irakasleak, gurasoak... gara; ez epaileak; guraso eta irakasleen funtzioa ez da elkar epaitzea».
• «Gai al gara ikasleak, gurasoak, irakasleak... epaitu edo horiekiko suposiziorik egin gabe entzuteko?».
• «Ikasleekiko, gurasoekiko, irakasleekiko... suposizioren bat egiten dugun bakoitzean, huts egingo dugu».
• «Ikasle edota seme-alaben heziketan, ezinbestekoa da bakoitza dagokion lekuan egotea: irakaslea, irakasle lanean; eta gurasoa, berriz, guraso lanean».
• «Irakasleen lan printzipala: ikasleei ikasten laguntzea. Gurasoen lan printzipala: seme-alabak heztea. Ez da komeni irakasleek gurasoen lana epaitzea, ezta gurasoek irakasleena epaitzea ere».
• «Mugek ziurtasuna ematen dute».
• «Errepresioa eta mugak ez dira gauza bera».
• «Mugak jartzea ez da inor kontrolatzea».
• «Mugak hautsi nahi izatea ikaste-prozesuaren parte da».
• «Mugak errespetatuz nahiz hautsiz, bi modu horietara ikasten da bizitzan».
• «Gaur egun, mugei dagokienez, desadostasunak daude eskola eta familiaren artean, eta hori ez da batere osasuntsua ikasle zein seme-alabentzat; eskolak eta familiak batera joan behar dute».
• «Familiak ezinbesteko dira eskolarentzat. Familiarik ez balego, ez legoke ikaslerik eta, beraz, ezta eskolarik ere».
• Irakasle batek gurasoei: «Gure lana zuen seme-alabei ikasten laguntzea da, ez zuen aurrean arrazoia izatea».
• «Irakasleok geure gurasoak zein ikasleenak bihotzean izan behar ditugu».
• «Irakasleok askotan konturatzen ez bagara ere, gurasoek dakiten hobekien egiten dute, eta alderantziz».


Barrura samar bai, baina ez dizuet gezurrik esango: bidean izango dira, baina ez dakit maitasun dosi txiki horiek gaur-gaurkoz bihotzeraino iritsi zaizkidan! Nahiago nuke hala balitz, baina, momentuz, intentzioa izatearekin konformatu beharko. Kontuak kontu, ez naiz gehiegi larrituko, hau ere, beste gauza asko bezala, «Gure bihotzaren Esku Dago eta!».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!