Sinbologia frankista deuseztuta

Erabiltzailearen aurpegia Aritza Kultur Elkartea 2016ko apirilaren 8a

Aritza Kultur Elkarteak​ 2015ean garatutako ikerketa batean oinarrituta eta Villabonako Udal Gobernuari hala eskatuta Francoren alderdi politikoa izan zen (Falangea-JONS)-​i erreferentzia egiten eta oraindik Villabonako kaleetan zeuden, sinbologia ​frankista ezabatu egin da.
Beste urrats garrantzitsu bat, memoria historikoaren alorrean, azken bost urteetan eman direnen moduan. Aitortu behar dugu berandu ere badela. 79 urte beranduago kendu direlako, Francoren diktadurari gorazarre egiten dioten sinbolo horiek.
 
15 sinbolo identifikatu zituen Aritza Kultur Elkarteak 2015eko irailean aurkeztu genuen ikerketan. Gaur Francoren eragindako sufrikario guztiaren inpunitatea gure kaleetatik desagertu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!