Mauthausen eta azpi-kanpoak: Gusen

Erabiltzailearen aurpegia Aritza Kultur Elkartea 2016ko martxoaren 30a

Sei bat kilometroren aldea dago Mauthausen eta Gusenen artean. Gusenen okerretan okerrenak hil zituzten. Level III mailako kanpoa zen, zuzendu ezinak ziren presoentzako gunea.

Badakigu zein ziren: erregimenak bezala pentsatzen ez zuten guzti haiek, homosexualak eta “inferior races”, arrazakeria baitzegoen nazien pentsamenduaren oinarri oinarrian. Eta tartean zeuden, Adolfo bezala, errepublikaren alde, kasu honetan ejertzitoan ardura politikoak izan zituzten euskaldun asko, Espainiako beste herrialdeetakoekin batera.

Gusenekoa Mauthausen baino lehenagoko kontzentrazio eremua da. Gaur han hilik suertatu ziren herritarrak gogoratzeko, pertsonak akabatu ondoren errausteko baliatzen zuten su-labe bat eta bere inguruan oroitza plakak baino ez daude. Adolfo bi kanpoen artean ibili ostean, Gusenekoan hil zen bere heriotza agiriak hala ziurtatzen duenez.

Granitozko kantera bat. Alemaniako Steinwerke GmbH enpresa alemanak kudeatzen zuena. Orain granitozko sukaldeak eta etxe atariak apaintzen dira Europan. Europa zurian, bistan da. Beste Europan, orain lokatza dago, eta sukalderik apenas ikusten da. Naziek, negozioa egin zuten gizakiekin. Esku lan merkea, doakoa. Industria oso bat eraiki zen kanpo hauen inguruan.

Duela hamarkada gutxi, ordea, oraindik kokatuak gauden puntu honetan bertan, gizonek euren buruak harresian behera botatzen zituzten horroretik ihesi, orduz geroztik parakaidisten harresia deitzen zaio lekuari. SSek heriotza naturala izkiriatzen zuten hauen heriotz ziurtagirietan.

Adolfo Lozano Gusenen hil zen 1941ean. Nekez da sinesgarria Adolfo biriketako neumoniaz hil zela pentsatzea, 186 eskailera hauek jaitsi eta igo ditugun egun berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!