Mauthausen kronikak: billabonatarrak konzentrazio eremuetan

Erabiltzailearen aurpegia Aritza Kultur Elkartea 2016ko martxoaren 28a

Atzo, Aberri eguna Euskal Herrian. Mauthausenen gu, errepublikar baten arrastoen atzetik. Ongia eta gaizkia non gurutzatzen diren jakitea ere nahikoa lan bada paraje ilun honetan.

Historiaren lekuko izateak norbere baitan sortzen duen ezinegonarekin batera, jira eta bira egin ondoren, Adolfo Lozano iltzatuta dagoen liburu handi batekin egin dugu topo. Gela ilun bat eta hotza. Milaka izen bertan izkiriatuta, pertsonen memoriaren lekuko. Gas kamara, alboko gelan; han akabatzen zituzten gizakiak ez dela asko. Gizakia gizakia akabatzen, komunistak-errepublikarrak, homosexualak, emakumeak edota beltzak zirelako. Adolfo odolusten utzi zuten berberak.

Adolforen izena bilatu eta irribarre egin, hauxe zen helburua. Hemen gaude. Adolforen bizi historia idazten ari gara. Gu ez akordatzea nahi zuten baina.

Bihar itzuliko gara. Behar den guztietan itzuliko gara. Argiari ateak irekitzea delako gure helburua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!