Adaptazio arazoak

Erabiltzailearen aurpegia Arantxi Padilla 2016ko aza. 20a, 10:03

Ia sei urte egin ditut kanpoan bizitzen, eta dagoeneko bi hilabete bete dira Euskal Herrira, Villabonara, bueltatu nintzela. Askok esan didate bat berehala ohitzen dela leku onetara, baina nork esan du besteak direla bizitzeko toki txarrak?

Lehen etortzen nintzenean gertatzen zitzaidan moduan, aurreneko egunetan etxean familia eta lagunekin egonagatik, euforiaren betaurrekoak jantzita eramaten nituen, batez ere aurreneko asteetan, baina azkar erori zaizkit. Nola da berriz etxera eta euskal bizitzara ohitzea? Zentzu batean erreza eta beste batean ez hainbeste.

Bogotan bizi nintzenean, hemengo bizimodura ez nuen gehiegi erreparatzen, baina orain, hainbat egoera deserosoekin topatu naiz. Latinoamerikatik zehar mugitzeko ez dut inoiz kotxe propiorik izan, eta garraio publikoa eta taxiak (han oso merkeak) erabiltzen nituen, baina hemen garraioaren oztopo handiarekin lehian nabil. Herrialde honetako tren eta autobus zerbitzu kaxkarrari esker, Bilbon 06:30ean lanera sartzen den langileari, kotxea hartzeko aukera bakarra geratzen zaio. 36 euro joan-etorria. Bihurgunez betetako autobide ilun eta arriskutsu horretako bidesaria 20 euro, gehi beste 16 gasolina, gutxi gorabehera. 720 euro hilabetean…!!!¿¿¿¿!¿!¿

Bidegik irabaziekin itxiko omen du urtea, eta halere geroz eta gehiago ordaindu beharko dugu. Noiz arte?

Beste kontu bat. Adaptazio prozesu honen barruan, ostiral batean Donostian afaltzen geratu nahi baduzu, adibidez, kotxea eramatera behartuta zaude, edo zure bila joango den norbaiti deitu behar diozu. Zergatik? autobusak Andoaineraino iristen dira eta trenik ere ez dago gau guztian zehar, eta taxiak pentsatu ere ez… Zerbitzua hobetuko balute, ez lirateke areagotuko kotxea etxean utziko luketenak? Ez lirateke auto istripuak saihestuko?

Kirola egiteko asmoz herriko kiroldegian informazioa eskatu dut. 26 euro hilabetean, esan didate, eta kalteordainean 46 euro gehiago ordaindu beharko nituzke bazkide izateari utzi niolako, eta ikastaroak aparte. Nola? Estrategia horrekin espero dute jendea instalazio eta klase eskasetan apuntatzea? Inguruko herrietan merkeago eta gauza gehiago daude, baina soluzioa ez da beste aldera begiratzea. Udalaren laguntzak dituzten Kirolzer bezalako enpresak eskaintza hobea eta zabalagoa eman beharko luketela uste dut. Hori aldatu bitartean behintzat ez naiz Olaederran apuntatuko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!