Gutuna: "Nescup-eko laguntzaile maiteak!"

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF-ren emakumezkoen futbol koordinatzailea 2017ko martxoaren 16a

Lehendabizi, mila esker  aldez aurretik, urte hauetan  emakumezkoen futbolaren alde eman duzuen laguntza guztiagatik.

Gogo eta ilusio handiz prestatzen ari gara Berazubin ospatuko den II. Nescup Txapelketa.
Hori dela eta, berriro ere, zuengana jotzen dugu laguntza eskatuz txapelketako gastuei aurrera egiteko.
Zuen logoa kartelean inprimatu eta bertan iragarriko genuke, Agerremediaren argazkietan  eta egunean megafoniaz edo zelaian kartelak ipiniz (ekarri itzazue baldin badituzue). Laguntza: ekonomikoki ( borondatea) edo zuen enpresako produktuak eskainiz.

Zuen erantzunaren zain, besterik gabe, agurtzen zaituztet. Zalantzarik edukiz gero deitu lasai  667 777 296 zenbakira.

Gogoratu, emakume infantilen II. Txapelketa, Nescup, apirilaren 22an jokatuko dela Berazubin. Aurten, ondorengo taldeek hartuko dute parte: Real Sociedad, Athletic, Osasuna, Intxaurdi, Pauldarrak, Aurrera de Vitoria, Mulier, Tolosa A eta B, eta oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde batek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!