[Aulkitik] Jeiki, jeiki...

Erabiltzailearen aurpegia Antxon Iglesias 2017ko martxoaren 2a

Hilabete eta erdi lehenago larunbat arratsaldean jokatuko genuela hitza eman ondoren, bizkaitarrek igandean arratsaldeko 18:00etan partida jarri ziguten.

Erandioko neskatilak… ezpain gorri, begi urdin, gure bihotzean eramango ditugu betirako.

Azken bi asteetan atzera egin zuten, aitzakiak, gezurrak e.a.

Gure artean nahiko liskar eta eztabaida sortu ondoren zentzua nagusitu zen.

Autobusean mozorroak nagusi, giro ona eta nola ez hiru puntuak etxera ekartzeko kemena.

Partida oso motibatuta hasi genuen, gogotsu, aukerak sortuz, intentsitate handiarekin, lehen zatia gurea izan zen baina aurten askotan pasatzen zaigun bezala golik ez.

Aurrelari baten falta, asko nabaritzen ari gara.

Bigarren zatian berriz beraiek piztu eta jokaldi batean gola sartu ziguten.

Bukaeran amorrua nagusi.

Bueltan berriro inauterietan murgildu eta jeiki beharra hurrengorako.

Larunbatean 15:30ean Usabalen Oiartzun liderra dator eta.

Aupa Tolosa trakatra!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!