Aulkitik: Antxon Iglesias

Erabiltzailearen aurpegia Antxon Iglesias 2015eko apirilaren 28a

Eguna ondo hasi genuen, pozik, umoretsu, miraria behar genuela irakurri arren.

Partida aurretik zalantza batzuk, oinak kargatuta, reflex, bendak, e.a. Motibatuta irten eta sendo, Eibar talde ona, txapelduna, lehen zatia 2-1, Berriotxoak 0-0. Gero arriskatu behar eta ondorena… Jaitsi egin gara.

Neskak eta bi Imanol: 4 aste hauek zuekin entrenatzea, hitz egitea, egotea, ederra izan da. Konpromisoa, gogoa, kemena, indarra, giroa... txalotzekoak.

Denoi pena eman digu jaisteak, taldea bagenuen hobeto ibiltzeko. Orain arte bezala burua altxa eta aurrera egingo dugu. Zerbait ikasi dugu, hurrengo urterako badakigu

Orain kopa ostiralean 16:30ean Berazubin, Zarautz aurkari. Jarraitu egin behar, denboraldia ondo eta gustura bukatuko dugu, lehiatzen.

Animo!

Aupa Tolosa trakatra!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!