Ze letxe, inauteriak urtean behin dira, disfrutatu ditugu, Tolosarrontzak paregabeak. Aiba! Partida jolasten hasi gara? Iada bi gol, zer diozue? Non nengoen ni? Mutil eder hura? Zein ederra? Gustora egon nintzen bere besoetan.
Asteazkenean Gure Mirari, amezketarra, operatu zuten (lotailu gurutzatua) dena ondo joan da, pozik dago, berarengana joan ginen partida aurretik animoak ematera; Uzturren ere argazkia aterata.
Nork kontatzen zituen hiru puntu hauek?
Bueno amets ederrak, gaiztoak,ustekabeak, une liluragarriak, saltoak ,brinkoak, joan dira, ‘neskatil poxpolin tilin ezpain gorri begi urdin polita ta krabelin zu ikusi ta bihotzak batzutan tilin bestetan pirrin, tirripititin’.
Hurrengo partida larunbatean, 16:00etan Zarautzen, sentitzen dut baina zuek ordainduko duzue inauteri ondorengo haserrea: uau, uau!