Bi puntuk ihes egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Antxon Iglesias 2015ko urt. 22a, 11:04

Bi jokaldi bikainetan etorri ziren Tolosaren golak, partida hasi eta gutxira. Dominatzen hasi ziren urdinak, Peña Athletic-en aurka, Usabalen.

Ondorioz, aukerak bata bestearen atzetik iritsi ziren. Baina tolosarrek barkatu egin zuten, eta atsedenaldiaren aurretik, kanpotarren gola etorri zen. Bigarren zatia eskasa izan zen: Peña Athletic erasoan, eta Tolosa CF defentsan. Partida bukatzeko bost minuturen faltan, penaltia, eta kanpokoen berdinketaren gola etorri ziren. Inoiz galdu behar ez genituen bi puntuak galdu genituen: lastima. Gu baino gutxiago izan ziren.


Euskal Ligako taldearen hurrengo partida Lantaronen etxean izango da, hilaren 25ean, 12:30ean. Sailkapen nagusian azken postuan dago Lantaron, beraz, irabazi beharreko hiru puntu egongo dira jokoan igandean.
Bestalde, jubenilen taldea zoriondu beharra dago. Sailkatze fasean lehen postuan gelditu dira, eta ondorioz, txapeldunen fasea jokatuko dute orain.


Kadeteek etxean partidarik galdu gabe jarraitzen dute, eta hori ere azpimarratzekoa da. Larunbatean Intxaurdiren aurka jokatu zuten etxean, eta hasieratik irten ziren hiru puntuen bila. 25. minutuan aurretik zen Tolosa CF, Zuriñeren gol bati esker. Bigarren zatian donostiarrak irten ziren indartsu, baina urdinek bikain eutsi zieten defentsan. Baloi borrokatu baten ostean, etxekoak izan ziren gola sartu eta aldea handitu zutenak. Partida, 2-0ekoarekin amaitu zen.


Ea bide honetan jarraitzen duten gure neskek!

EUSKAL LIGA

Tolosa CF         2
Peña Athletic    2

Golak: Mar Luzuriaga eta
Alazne Garmendia

Sailkapena
1. Leioako Emakumeak          33p
2. Eibar                                31p
3. Gasteizko Neskak              31p
11. Erandioko                       14p
12. Tolosa CF                        13p
13. Berrio Otxoa                    12p
14. Lantaron                          3p

Hurrengo partida, hilak 25, 12:30ean:
Lantaron (14)-Tolosa CF (12)

JUBENILAK
Amaikak Bat    0
Tolosa CF    3

KADETEAK
Tolosa CF    2
Intxaurdi    0
Golak: Zuriñe Iglesias eta Ane Alfonso

INFANTILAK
Ordizia    1
Tolosa A    3

Beasain    1
Tolosa B    9

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!