Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bizitzeko behar ditugun bizigaiak ekoizteko baliabiderik ez dugunok, klase bezala zapalduta gauden momentutik, klase elkartasuna garatu beharrean gaude. Dirua bera gu esplotatzen gaituztenen tresna izaki, bere erabilerarekin momentuko behar batzuk asetzen baditugu ere, epe luzerako gure kateak estutu besterik ez ditugu egiten, a zer paradoxa. Horren aurrean, autoantolakuntzan sakontzea beste aukerarik ez zaigu gelditzen, gure interesak defendatzeko berme bakar gisa. Langile klasearen beharrak autoantolatzeko bidean, hasiak dira eskualdean hainbat ekimen: Ibarrako Arropa Kolektibizazioa, eskualdeko Antolakuntza Komunala etab... Jadanik hainbat aukera daude klase elkartasuna praktikara eramateko, adibidez...
- Ibarrako Arropa Kolektibizazioaren irekitze ordutegiak, zeinetan bertaratu eta behar den arropa hartu eta behar ez dena uzteko aukera egongo den. - Antolakuntza Komunalak antolaturiko baratzako 2.kedada, zeinetatik gure elikadura beharrak antolatzeko bidean, baratzari buruzko jakintza kolektibizatuko den.
ANIMATU!!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?