Asteburuko aurkaria, enegarrenez, Orixe

Erabiltzailearen aurpegia Naroa Ane Lasa Garaikoetxea 2019ko maiatzaren 16a

Derbiak lehenengoan zirrara piz dezake, bigarrenean agian ere bai, baina, gure kasuan bezala, aurtengo ligan hainbeste partida aurkari beraren aurka jokatzeak, ez; ilusio berezirik ez.

Aurtengo azken aurreko partida genuen aurrean, esan bezala, Orixeko lagunen aurka. Anoetako kiroldegian elkartu ginen oraingoan, guk aukeratuta, ostiral iluntze batean.

Giroaz zer esan… Hitz batean deskribatzekotan, beroa.

Zelaian, aurkariak gu baino gehiago izan zirela esan beharra dago, entrenamenduak nabari zitzaizkien, eta ezin ukatu daiteke, asko hobetu dutela, hasi ginenetik. Guk, berriz, elkartzeko zailtasunak direla-eta, ia ezin entrenatu, baina, hala ere, oraingoan, gurea izan zen garaipena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!